XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erabiltzen den ohe bat zeuden, ohe gainean burusi grisa zegoelarik.

Igaro behar ez zenik igaro ez zedin, taberna aurrean goardiako bi soldadu errusiarrek izan behar zuten beti.

Goardiako soldaduek herritarrak ezezik, Errusiako soldaduak ere zaindu behar zituzten.

Soldaduek ere ezin zuten laga igaro eta hirira joan, hiru aldiz zigilatu eta bi aldiz sinatutako agindua ez bazuten.

Tabernako atean ez zegoen soldadurik.

Tabernako atetik gutxi gora behera hamar metrotara izango ginen.

- Zergatik ez dugu biok elkarren ondoan, oso abiadura bizian, korrika egiten? - proposatu nuen -.

Bakarrik ez dut nahi eta.

- Eta kanporantz begira leihoan eserita badaude? -galdetu zuen nire aitak.

- Makurtu eta zorutik narraz igaroko gara!

- Inozokeriak - zizakatu zuen nire aitak -.

Hemen indiar jokora jolasteko gogorik ez dut.

Nire aita geldi geratu zen.

Oso geldi.

Tranbebidea behatu nuen eta zementuzko harri eta burdinen artean, belartxo batzu hazten ari zirela ikusi nuen.

Kanaleko burdinsarera begiratu eta kakarraldo beltz bi, elkarri lotuta, burdinsaretik gorantz igotzen ari zirela ikusi nuen.

Tabernako atetik soldadu bat atera zen, ortzerantz begiratu zuen.

Ez zeraman armarik eta mozkortuta ere ez zegoen.

Beraz, atsegina zen.

Nire aita ezagutu, eskuaz agurtu eta irribarre egin zuen.

Nire aitak ere irribarre egin zuen.

Orduan soldadu atseginak ortzerantz begiratu zuen berriro ere.

Oso osoan ez ikusiarena egin zuen.

Harenganantz zuzendu, eta jaramonik egin gabe igaro ginen.

Soldadu atseginak ortzerantz begiratzen jarraitu zuen.

Taberna barruan, leiho ondoan sostengatuta mozkortia zegoen.

Burua erlaiz gainean zeukan.

Lotan ari zen.

Ez, ez zen lotan ari!